Psikiatriaren eboluzioa, Erdi Aroan garatu gabe hasi zenetik, historian zehar izan ditugun buruko gaixotasunei buruzko ezaguera eta abordatzeen eboluzioa da. Izan ere, Erdi Aroan hainbat jokabide-desoreka, non zergatia ez zen ezagutzen, errukitasunez tratatzen hasi ziren, eta pairatzen zituzten pazienteak horiek tratatzeko lehenengo etxeetara eraman ziren. 1409. urtean anaia Joan Gilabert Jofrè-k Valentziako Velluters auzoan fundatu zuen “Hospital de Ignoscents, Folls e Orats” ospitalea da horietako bat. XVI. mendean, lehenengo psikiatratzat hartzen den J. Weyer-ek psikosiaren, delirioen, paranoiaren, edo depresioaren sintomak deskribatu zituen, besteak beste. XIX. mendera jo izanez gero, 1845ean Emil Kraepelin-ek, psikiatria zientifiko modernoaren, psikofarmakologiaren, eta genetika psikiatrikoaren sortzaileak, desordena biologiko eta genetikoek buruko gaixotasunak eragiten zituztela ezarri zuen.
XX. mendearen hasieran, psikoanalisiak ezin onartuzko zenbait irrika subkontzientean erreprimitzean sortzen diren gaixotasunen garrantzia azpimarratu zuen. Hori gaixotasun psikiatrikoen ikuspegi eta abordatzerako ekarpen berria izan zen. Laburpen honetan anaia Joan Gilabert Jofrè mesedetako fraidearen errukitasunetik Kraepelin-en ikuspegira eta Freud-en abordatze psikoanalitikora pasatu dugu.
Azken hamarkadetan nagusitu den garapen zientifiko eta teknikoak buruko gaixotasunek hainbat ezaguera barne hartzea eragin du eta, ondorioz, subespezialitate eta superespezialitate psikiatrikoak ezinbestekoak bilakatu dira.
Esparru horretan, psikiatriako espezialitatean lehenengo zatiketa handia bizitzeko zorian gaude, haurrentzako psikiatria helduentzako psikiatriatik banandutako espezialitate bilakatuz, hain zuzen ere.
Beste alde batetik, pazienteak izaki zatiezinak izateak pairamen fisikoak eta mentalak banatu ahal ez izatea eragiten du. Gaur egungo joera pazienteen ikuspegi osoa izatea da, bakoitzaren dimentsio organikoa, mentala, eta soziala kontuan hartuz; ikuspegi hori oinarri, medikuntza psikosomatikoa, kontsultarteko psikiatrikoa edo bitarteko psikiatria izenekoa sortzen da, eta gaur egun jakin-minik handiena pizten ari den subespezialitatea da. Ospitaleko esparruan hasten da, psikiatriako espezialistari hainbat konturi buruz galdetzeko beharrak bultzatuta; izan ere, espezialitate askotako gaixotasunak jatorri psikiatrikoa izatearen ondorioz sortzen da (gaixotasun psikosomatikoak), edo ospitalearen esparruan zenbait gaixotasun larri edo ezgaitasuna eragiten duten gaixotasun pairatzean buruko ongizatean ikusten diren ondorioei heltzeko beharra dagoenean sortzen da (kontsultarteko psikiatrikoa).
Denbora igaro ahala, bitarteko psikiatria terminoa sortu zen kontzeptu zabalagoa zehazteko. Hortik aurrera, kontuan hartzen hasi dira osagarri psikiatrikoak hainbat espezialitatetan eragiten dituen desoreken zergatia zein hainbat gaixotasunek buruko osasunean dituzten ondorioak, larriak izan behar gabe; gainera, ez da ospitalearen esparrura bakarrik mugatzen. Azkenean, psikiatriaren eta beste espezialitateen artean harremana ezartzea da, sor daitekeen edozein beharrari aurre egiteko eta, ondorioz, gorputzak eta gogamenak osatzen duten bikote zatiezina ahalik eta egokien tratatu ahal izateko.
Psikiatriaren eta beste espezialitateen arteko harremana pazienteetan ezinegon handia eragiten duten egoerak kudeatzeko aurrerapen handia da, bakarrik lankidetzaren eta baterako abordatzearen ikuspegitik lan daitezkeelako.
Irudia: www.freepik.es