Skip to main content

Depresioko koadroak osasun-arazo handia dira gaur egun. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) uste du gaur munduan desgaitasuna eragiten duen zergatirik nagusiena dela, eta munduan 300 milioi pertsona baino gehiagori erasaten die; Espainian, 2 milioi pertsona baino gehiagori erasaten diela uste dugu.
Helduen artean, emakumeek gehiago pairatzen dute, eta gaixotasunaren sintomak honako hauek izaten dira: gogo-aldarte baxua, energiarik eza, gustuko ditugun gauzekiko interesa galdu, lo egiteko zailtasuna, jateko gogorik eza, pentsamendu negatiboen agerpena, edo arreta jartzeko zailtasuna. Haurretan beste eredu bat jarraitzen du, baina haurrentzako psikologoek kontuan hartzen dute oso. Aurreko datuei biztanleriaren zahartzea gehitzen badiegu, honako galdera hauek ateratzen zaizkigu:

Zer gertatzen da adinekoen depresioarekin? Zeintzuk dira bere ezaugarriak?Adinekoen depresioa helduen depresioa bezala tratatzen da?
Adinekoen depresioa uste dugun baino ohizkoagoa izaten da; izan ere, jakin behar dugu oso gutxi diagnosikatzen dela baina, aldi berean, pazienteak hobekuntza izan dezakeela tratamendu egokia jasotzen badu. Gure gizartean adinekoa izatea eta triste egotea edo jarduera gutxiago egitea ohizkoa dela onartzen dugu, baina ez da horrela izan behar. Depresioak biztanleria orokorraren % 10ari erasan diezaioke, baina kopurua egoitzetan bizi diren pertsonen % 25era iris daiteke. Aste gutxien buruan agertzen da, eta askotan pazienteak bere bizitzaren egoerari buruzko kexak edo zehaztu gabeko kexa organikoak (ondoeza, mina, eta abar), edo loaldien murriztapena eta esnaera goiztiarrak izan ditzake.

Beste ezaugarri bat ahazteen agerpena edo arretaren gutxitzea izan daiteke, eta hori dementzia batekin nahas dezakegu. Koadroa pazientearen gaixotasun organiko kronikoen baldintzapean dago, batzuetan minei edo autonomia-galerei lotuta (artrosia, arnasketako arazoak, bihotzeko arazoak, eta abar), eta horrek egoerekin bat datozen gogo-aldarte baxuko koadroen agerpena eragiten du askotan.

Diagnóstikoa
Adinekoetan diagnostikoa egitea konplexuagoa da. Izan ere, koadroa identifikatu behar dugu dementzia batek gu nahasarazi gabe, edo gertatzen ari dena, zenbait gaixotasunaren pairamenaren esparruan zein zahartzaroaren eraginez, ohikoa dela pentsatu gabe. Tratamendua ezartzean, pazientearen egoera, edo gutxienez gibelaren eta giltzurrunen egoera, zein den jakitea ezinbestekoa da dosi egokia ezarri ahal izateko; zuhurrena normalak baino dosi txikiagoekin hastea da. Horrez gain, adi egon behar dugu eta pazienteak hartzen dituen botika guztiak ondo ezagutu behar ditugu horien arteko elkarreragina saihesteko. Ohizkoena da adinekoek antidepresiboak dituzten tratamenduei gaizki erantzutea, eta dosia ondo neurtu edo botikaz aldatu beharko dugu erantzuna egokia ez bada.
Laburbilduz, depresioa ez da zahartzaroaren zentzuzko ondorioa. Adinekoetan depresioa beste era batera agertzen da, eta diagnostikoa eta tratamendua konplexuagoak dira. Hala ere, ahalegina egitea merezi du, pazientearen bizi-kalitatean lor dezakegun hobekuntza handia baita.

Leave a Reply