Konfiantzazko egoera sortzen denean, kontsultan pasatzen dugun denbora askoz baliotsua bilakatzen da. Dagokionak bere emozioei eta sentimenduei buruz askatasunez hitz egitea berez terapeutikoa da.
Lortzen duen informazioari esker, mediku psikiatrak zenbait ondorio atera ditzake, eta kontsulta eragin duen arazoa arintzeko estrategiarik egokiena zehaztu dezake.
Ondoren, hurrengo urratsari ekin diezaiokegu. Horretan, laguntzeko terapia motza ezar dezakegu egoera larria gainditu arte, eta medikazioa hartzeko beharra dagoen edo ez ebaluatu dezakegu.
Behar izanez gero, zure arazoan espezializatuta dauden beste terapeuta batzuen laguntza eska dezakegu, tratamendua osatzeko.
Batzuetan, oso erabilgarria izan daiteke gaixotasun zehatz batean ardazten diren eraknde edo elkarteen kide egitea.