“Zutitu egiten dena inoiz erori ez dena baino handiagoa da”

Concepción Arenal 

Kontsultara etor zaitezen proposatzen dizut gainezka egiten dizun egoeran zaudenean, zure kabuz edo zure ingurune hurbilenak eskaintzen dizun euskarriaren bidez konpontzeko ez zarenean gai.

Psikiatrarenera jo...

1. Egoera batek gainezka egiten dizunean

Behar den bezala ez duzunean atseden hartzen, motibazioa galdu duzunean eta energiarik gabe zaudenean, zeure burua bakartu eta ohetik altxatu nahi ez duzunean, gustukoak dituzun gauzekiko interesa galtzen duzunean. Halaber, psikiatrarenera jo edozein atsekaberen aurrean suminkor agertzen zarenean eta, aldi berean, horrelako erantzunak izatearen ondorioz errudun sentitzen zarenean.

Kasu horietan, leku neutralera jotzea, gertatzen zaizuna hitzez adieraztea, zure bizitzaren alderdi guztiak aztertzea, eta ohikotasuna berreskuratzeko estrategia errealista zehaztea nahikoa izan daiteke egoera konpontzeko.

Ohizko arazoak: antsietate-depresiozko koadro erreaktiboak edo egokitzapenekoak. Koadrorik ohikoenak dira. Bizitzan aurkako egoerak sortzen direnean edo estres handiko egoerak gertatzen direnean nagusitzen dira. Egoera horiek gure arazoei aurre egiteko gaitasuna gainezkatu dezakete, eta gure ohikotasuna berreskuratzeko laguntza behar izan dezakegu.

Hitzordua eskatu
Cuando ir al psiquiatra

2. Medikuak psikiatrarenera jotzea gomendatzen digunean

Gu aztertu ondoren gaixotasun organikorik ez daukagula bermatu ondoren, lehen mailako medikuak edo beste edozein espezialistak psikiatraren kontsultara jotzea proposa diezaguke. Izan ere, psikiatrak esku hartu dezakeela eta arazoa konpontzeko erabilgarria izan daitekeela uste du medikuak kasu horietan.

Kezkak gorputzean barneratzea (guk psikiatrok “somatizatu” deitzen dugun prozesua, alegia) zenbait egoerari aurre egitean izaten dugun beldurretik babesteko edo kontrolatu ezin ditugun emozioak onartzeko era da.

Ohizko arazoak: somatizazioak. Batzuetan, jasangarriagoa izaten da guretzat ohiko gaixotasunen bat izatea, berekin dakartzan proba eta sendabideekin, inguruneak eskatzen digun guztiari aurre egin ahal ez izateak ekartzen duen frustrazioa eta erruari buruz pentsatzea baino. Onuragarria da, beraz, geure mugak onartzea, eta gure energia zertan erabiltzen dugun lehenestea.

Hitzordua eskatu

3. Adimen-gaitasun handiak (CEI)

Gaitasun handiko pertsonak mundua izateko eta ulertzeko beste modu bat izatearen ezaugarri dira. Ezberdin ikasten eta sentitzen dute. Uste denaren kontra, ez da norberak egiten duenak edo errendimendu akademikoa.

GAITASUN HANDIAK dituen pertsona bat zara desberdin pentsatzen duzunean, gauzen esanahia bilatzen duzunean, maila emozionalean oso sentibera zara, konplexua zara, bikaintasuna, osotasuna estimatzen duzunean eta egia esateak arazoak sortu dizkizu.

Informazio gehiago
Flor naranja destacando entre flores blancas

Gizartearen gehiengoak gaitasun handiaren existentzia onartzen ez badu edo adimen handiagoa dutenek mehatxatuta sentitzen badira, orduan milaka gizabanako azkenean kamuflatu egiten dira bizirauteko.

Baina zu ez zaren norbaiten itxurak egiteak kostu emozional handia du eta isolamendua ekar dezake. Adimen-gaitasun handia duten haur, nerabe eta heldu asko ezkutatu egiten dira, beren ezagutzaren sakontasuna agerian jartzea arriskutsua dela uste dutelako, eta haiengan sinesten duten, beren barrua atzematen duten, beren indibidualtasuna hartzen duten eta talentua txalotzen duten pertsonei bakarrik irekitzen zaizkie.

Linda Kreger Silverman, 2013.
1. kapitulua “The invisible Gifts” (gaitasun handietara egokitua).

Ba al duzu esperientziarik haurrekin eta nerabeekin?

Ez, ez dut esperientziarik haur eta nerabeekin. Dakizuenez, urte honetan bertan, haur eta nerabeen psikiatria espezialitatea helduen psikiatriatik ezberdina dela aitortu zen. Bi mundu guztiz desberdinak dira hurbiltzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko orduan.